Eskubaloi besta antolatu du Baztango BKTk larunbaterako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko eka. 14a, 10:07
Denboraldi honetako Baztango BKT eskubaloi talde guztiak, elkarrekin.

10:30etik 14:30era jokoak eta partidak izanen dira nahi duten guztiendako Elizondoko kiroldegian

Baztango Kirol Taldeak eskubaloi besta antolatu du ekainaren 16an. Larunbatean 10:30etik 13:30era jokoak eta partidak izanen dituzte Elizondoko kiroldegian, adin guztiendako irekiak. Eskubaloia gustuko dutenek probatzeko aukera ederra dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun