Lekarozko ikastetxeko ikasle ohiek magnoliaren 126. urteurrena gogoratu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 2a, 11:50
Lekarozko ikasle ohiak, magnolia zuhaitzaren ondoan. Argazkia: Alicia del Castillo

Fermin Goñi idazle eta kazetaria aukeratu dute elkarteko presidente berria, apirilaren 29an egindako batzarrean

Lekarozko ikastetxeko ikasle ohiek urteko batzarra egin zuten apirilaren 29an beraien Txokoan. Elkarteko kontuen berri eman ondotik, Kontseilu Nagusia berritu dute. Fermin Goñi idazle eta kazetaria da presidente berria, Miguel Angel Letamendiaren ordez.  1891an landatutako magnoliaren ondoan oroigarri bat jarri dute eta Lourdetxoko lezean, Luis Mari Ruizen omenez ere plaka jarri dute.

 

Magnolia zuhaitzak 126 urte bete ditu, ikastetxeko eliza ondoan. Obrak egin zirenean lurrarekin estali zuten enborra, baina orain, txukuntze lanak egin ondotik, osasuntsu ageri da. Larunbatean presidente aukeratu zuten Fermin Goñik aurten argitaratu duen ‘Lecároz en 100 palabras’ libururako egindako dokumentazio lanari esker, magnolia landarea 1891ko azaroaren 10ean erosi zela jakin ahal izan du, orduko faktura eskuratzerik izan baitu. 126 urteren ondotik, Lekarozen sendo mantentzen den bizidun bakarra da magnolia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun