erran.eus

Elizondoko Abesbatzak diska grabatu du 75. Urteurrenean

  Kultura  Baztan

Josu Elberdinekin Haur-gazte kantarien tailerra eginen dute maiatzaren 6an eta kontzertua 20an Iruritan

Elizondoko Abesbatza aurten bere 75. urteurrena ospatzen ari da eta ekitaldi ezberdinak burutzen ari da horren data garrantzitsua behar bezala ospatzeko. Hurrengo asteetan honako hauek dira nabarmenenak: Haur-gazte kantarien topaketa Josu Elberdinekin. Ekitaldi honen barrenean maiatzaren 6an tailerra burutuko da eta maiatzaren 20an kontzertua, biak Iruritan. 

Elizondoko Abesbatzak diska grabatu du 75. Urteurrenean
75 urte bete ditu Elizondoko Abesbatzak. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Maiatzaren 13an helduen txanda izanen da. Kasu honetan, tailer berezia burutuko dute Elizondon Josu Elberdinekin ere. Tailer horretarako dagoeneko 80 pertsonek baino gehiagok eman dute izena. Uztailaren 1ean izen handiko abesbatzaren bisita jasoko dute, Kea abesbatza hain zuzen ere.

 

Zuzenean grabatutako diska

75. urteurrenaren ospakizun potolena udazkenean burutuko dute, baina aitzinetik, uda bukaeran zuzenean grabatutako diska aterako dute. Diska horren grabazioa dagoeneko egina dago iaz Azpilkuetan eta aurten Berroetan burututako saioetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa