Menditarrak BRT taldearen Rugbyaren gaupasa maiatzaren 6an eginen dute Larraintzarren

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 20a, 11:09
Aurten ere zikiroa prestatuko dute afaltzeko Larraintzarren.

Zikiro afarirako txartelak salgai daude Baztan, Ultzama eta Donezteben

Menditarrak BRT errugbi taldearen rugbyaren gaupasa hamalaugarren urtez eginen da aurten, maiatzaren 6an Larraintzarren (Ultzama). Inguruan errugbiaren kirol eskaintza mantentzeko behar beharrezko oinarri ekonomikoa da ospakizuna, antolakuntzan zailtasunak eta eskakizunak areagotuz bait doaz urtez urte. Afarirako txartelak salgai daude maiatzaren 3a arte Baztango Kasinon, Ultzamako Larraintzarko Ostatuan, Doneztebeko Titin eta Iturengo Herriko Ostatuan. 

 

Afaria eta bonolaguntzaren prezioa 25 eurokoa eta bonolaguntzarena 7 euro. Etxera (Doneztebe, Elizondo edo Iruñera) bueltatzeko autobusa ere izanen da. Txartela 3 eurotan eskuratzeko modua izanen da takillan.

Maiatzaren 6an, larunbatean 20:30ean karpa irekiko da Los Tajudos del Norte napar-mex taldearekin.

21:30ean zikiro afaria eginen da frontoian eta kantu zaharrak, sorpresak eta bertze zenbait ekintza izanen dira.

00:30ean Oharkabe taldea ariko da frontoian eta ondotik Dj Kaipirinha. Ordu berean hasita, karpan Nekez eta Skarmentu taldeak ariko dira. Ondoren Djak izanen dira

Divertis-en gastatzeko 300 euroko eta eskualdeko produktuen zozketa eginen da 02:30 aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun