Herri-kirolak batu ditu Aniz, Berroeta eta Zigako gazteak

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 5a, 11:08
Herri kirolean primeran moldatzen direla erakutsi zuten gazteek.

Aniz, Berroeta eta zigatar gazte kuadrilla honek abenduaren 3an Zigako plazan hitzordua jarria zuen herri-kirol saioa eskaintzeko: koxkor biltzen, laisterka eta aizkoran aritu ziren. Hiru herrietatik jendea agertu zen, euren herritarrak animatzera. Guztiak suertatu ziren garaile, goiz ederra pasa zutelako lagun eta herritarren artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun