Baztan-Bidasoa bidesarearen inagurazioa eginen dute azaroaren 5ean Izpegin

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 31a, 07:31
Baztan-Bidasoko bidesarearen inaugurazioa eginen dute larunbatean Izpegin.

200 kilometro inguru errekuperatu eta balizatu ditu Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioak

Baztan-Bidasoa eskualdea hainbat GRk (Ibilbide Luzeak) zeharkatzen dute: GR11 (Pirineoko Ibilbidea, Hegotik), GR12 (Euskal Herriko Bidea) eta GR10 (Pirineoko Ibilbidea, Iparretik). Sare honetara gehitu dira orain E.Lotura GR 11 – GR 12 edo Bidasoko Trekina (“Y” formako ibilbidea, Bera/Lesakan eta Lakaingo Lepoan GR11 eta GR12, Uztakortan, lotzen ditunea) eta GRT5 Kulunka/Kulunkaren Bidea (GR11 Elizondon eta Argibelen, eta GR10 Buztanzelain, lotzen dituena). Azaroaren 5ean, Izpegin eginen dute Baztan-Bidasoa bidesare berri honen inaugurazioa.

 

Azaroaren 5ean, larunbat goizeko 9:30ean Izpegi mendateko aparkalekuan geldituko dira eta Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioko arduradunek harrera eginen diete bertaratuko direnei. 09:45ean sarearen zati bat eginen dute, Izpegitik Buztanzelaiko lepora, 2’7 km. Buztanzelaiko lepoan, bi aldeetako agintaritzen hitzaldi laburrak entzunen dituzte eta Izpegi mendatera itzuliko dira, 3 bat orduko harat-honatean. 13:15ean luntxa eskainiko dute Izpegiko mendatean, bertaratuko direnentzat.

 

IBILBIDE TARTEAK. Errekuperatu eta balizatu diren tarteak hauexek dira:

1.- E. Lotura GR 11 – GR 12 edo  Bidasoko Trekina: GR 11 - GR 12 lotura, “Y” forma duena, eta Nafarroan GR 11 eta GR 12 lotzen dituena. “Y” barreneko ibilbidea 3 tartetan banatzen da:

  •  Mendebaldea: Lesaka (GR 11) - Igantzi - San Juan Xar - Arantza - Azki Lepoa – Bustitz lepoa. Guztira, 16 km. Desnibela: positiboa 1.200 metro, negatiboa 360 metro.
  • Ekialdea: Lakaingo Lepoa (GR 11) - Etxalar - Azkua - Irubagoeta - Sunbilla - Añezti – Bustitz lepoa. Guztira 27,54 km. Desnibela: positiboa 1.829 m., negatiboa 1.290 m.
  • Hegoaldea: Bustitz lepoa - Mitxeltoneko Borda - Aurtitz - Agotaburu - Beintza Labaien - Orraita Lepoa - Artzillar - Uztakorta (GR 12). Guztira 21,79 km. Desnibela: positiboa 1.080 metro, negatiboa 1.170 metro.

Kanpoaldeko ibilbidea, hiru tartean banatzen da:

  • GR 12 Uztakorta - Bagaundiko Lepoa - Belate: 11.31 km. Desnibela: positiboa 367 metro, negatiboa 425 metro.
  • GR 12 Belate - Okolin - Artesaiga - Buztamorro (GR 11ko lotura) - Argibel - Bailegi Lepoa – Elizondo: 30,56 km. Desnibela: positiboa 1.061 metro, negatiboa 1.827 metro.
  • GR 11 Elizondo - Bagordi - Eskisaroi Lepoa - Ursumiats - Lakaingo Lepoa - Xorilepo - Bera (30,75 km), edo Xorilepo - Lesaka (31,51 km). Desnibela: Beran bukatuta: positiboa 1.160 metro, negatiboa 1.168 metro . Lesakan bukatuta, positiboa 1.080 metro, negatiboa 1.138 metro.

Guztira “Y” ibilbidea: 65,33 km Guztira kanpo aldeko ibilbidea: 72,50 km

Guztira Bidasoako Trekina: 137,80 km

Osorik edo tarteka egiteko aukera ezberdinak, hasi eta bukatzeko puntu ezberdinak ditu, eta Baztan-Bidasoako hainbat herri zeharkatzen duenez,  hainbat zerbitzu aukera eskaintzen du. GRT 5 ibibidearekin lotzeko aukera, Argibelen elkarten baitira.

2.- GRT 5 Kulunka/Kulunkaren Bidea : “T” formako Pirineoko GR arteko lotura, Iparraldeko GR10 Izpegin eta Hegoaldeko GR11 Kintoan lotzen dituena. Ibilbide zoragarri honek 28,60 km ditu, Nafarroako Baztan eta Behanafarroako Aldude bailaretako mugako bizkarrean  barna. Ibilgailuen abiapuntua Izpegin eta Elizondon daude.

Ibilbidea 4 tartetan banatzen da:

  • Iparraldea, Izpegi - Buztanzelai: 2,9 km eta 210 metro desnibela positiboa. 
  • IparEkialdea: Izpegi - Sakanako Lepoa - Istauz - Berderiz: 11,4 km eta 500 metro desnibela positiboa.
  • Ekialdea: Berderiz - Argibel (GR 11), 4,3 km eta 350 metro de desnibela.
  • Mendebaldea: Berderiz - Elizondo (GR 11), 10 km eta 200 metro desnibela positiboa eta 550 metro negatiboa.

Bidarrain edo Baigorrin GR10 ibilbidearekin lotzeko aukera; Kintoan, GR11 eta GR12 ibilbideekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun