Inauteriak ospatu dituzte Berroetan eta Anizen

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 26a, 07:40
Giro ederrean ibili dira azken bi asteburuetan Aniz eta Berroetako gazteak.

Ilbeltzaren 22 eta 23an Berroetan bildu ziren bi herrietako gazteak eta aitzineko asteburuan Anizen

Ilbeltzaren 22 eta 23an inauteriak ospatu zituzten Berroetan. Aitzineko asteburuan berroetarrak Anizera joan ziren, eta oraingo honetan aniztarren bisita jaso zuten berroetarrek. Ortzilarean baserritarrak bisitatu zituzten, eta larunbatean herrietako etxeen txanda iritsi zen. Hogei lagunetik goiti bildu ziren etxez etxe, eta giro xarmanta etzen falta izan. 

 

Dantza, kantu eta zenbait bihurrekeri egin ondoren, elkartean bildu ziren herritar ugari, egunari Salaberriren doinu tartean akabera emateko. Gaba franko luzatu zen zenbaitentzat, eta bestondoarekin eman zioten akabera bi asteburuz luzaturiko inauterieri. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun