Baztango Basaburuko Eguna ospatu dute lehen aldiz Berroetan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 18a, 12:04
Bazkal aitzinean herri kirolean aritu ziren Basaburuko gazteak.

Herri kirol taldeak 25 urte bete dituela eta egin da lehen edizioa eta bi urtetarik behin antolatzeko asmoa adierazi dute

Joan den larunbatean, irailaren 12an, lehenbiziko aldiz Baztango Basaburuko eguna ospatu zuten. Basaburua herri kirol taldeak 25 urte bete zituela eta, egun guztiko besta izan zuten Berroetan. Ikusi argazkiak

 

Goizean mendi itzulia izan zen, 11etan mus txapelketa. Bertan 16 bikotek parte hartu zuten, eta txapeldunak Anizko Aitor Azkarate eta Iñaki Iantzi izan ziren. Bazkal aitzinean herri kirolak izan ziren. Ondotik zikiro jatea izan zuten, eta bertan Almandoz, Berroeta, Aniz eta Zigako jendea elkartu zen mahai inguruan, 148 lagun.

Bazkalondoan Anizko Andoni Irigoieni herri kirolen alde egin duen lan guztia eskertu zitzaion, eta oroigarri bat eman. Akabailan dantzaldia izan zuten Auspolariek taldearekin.

Giro ezin hobean joan zen eguna. Balorazioa aski positiboa egin zuten, eta Basaburuko Eguna bi urtetarik behin egiteko asmoa dagoela adierazi duten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun