Liburutegi beltza antolatu du Arizkunen Ilbeltza ekimenak

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 9a, 15:55
Euskaraz idatzitako eta euskaratutako 100 liburu inguru jarri dituzte eskuragarri.

100 bat liburuk osatzen dute bilduma

Aurten ilbeltzean egindako Euskal Nobela beltzaren astearen baitan, euskaraz idatzitako eta euskararat itzulitako liburuen erakusleihoa antolatu zuen ekimenak, argitaletxe desberdinek utzitako liburuekin. 100 bat liburuko bilduma osatu zuten orduan eta orain Baztango irakurle guztiekin partekatu nahi dute. Horretarako, Arizkungo medikuaren etxean paratu dute liburutegi beltza. Nahi duen guziendako eskuragarri dago, 637 413858 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun