Baztango musikari handiak omendu dituzte Txistularien Alardean

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 8a, 09:30
Inguru honetako txistulariek parte hartu nahi izan zuten igandeko alardean eta omenaldian.

70 txistulari baino gehiago ibili ziren herriz herri igandean eta Elizondon bazkaldu zuten

Ekainaren 7an Txistularien Alardea ospatu dute Baztanen. Txistulariek, talde ttipietan, Baztango herriak txistu doinuekin girotu dituzte goizean zehar.

Eguerdian, denak Elizondon elkartuta, Mariano Izeta, Jabier Larralde, Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte omendu zituzten. Akitzeko, kalejira baten ondotik, Casino elkartean bazkaria izan zuten.

 

Mugarik Gabe Ttunttuneroak taldeak antolatu duen ekitaldia, Nafarroa Oinezen ospakizunen ekitaldien baitan eta Jexux Baylon eta Jaime Biguriaren koordinaziopean. Herriz herri jo zituzten dianez gain, aipatzekoa da karrikaz karrika ibiltzeko, Agustin Eraso Thetschel musika irakasle eta txistulariak konposatutako Maurizio eta Felix izeneko pieza jo zuten txistulariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun