Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

«Diruz eskas, baina bertsolaritza inoiz baino sendoago dago Nafarroan»

Gurutze PIKABEA 2015ko ots. 5a, 15:54
Lorea Arburuak sei urte daramatza Nafarroako Bertsozale Elkartean lanean. Utzitako argazkia.

 

2008ko abenduaz geroztik Nafarroako Bertso­zale Elkartean dabil lanean Lorea Arburua elizondarra. Gaur egun, Elkarteko idazkaria dugu eta urteko egitasmoak antolatu eta lan-taldeak dinamiza­tzea da bere ardura: Nafarroako Bertsolari Txapelketa, ber­tso-eskolak, Hez­kuntza Arautuko bertsolaritza programa, Es­kolarteko Txapel­ke­ta, sariketak, bertsolari­tza­ zikloak... Guztia aitzinera ateratzeko diru-iturriak ere berak kudeatzen ditu. Orain, halere, hastear den Nafarroako Ber­tso­­lari Txapelketa prestatzen topatu dugu buru-belarri. 

G. PIKABEA | ELIZONDO

Zein dira Nafarroako Bertsolari Txapelketaren ezaugarririk aipagarrienak? 

Nafarroako Bertsolari Txa­pelketa gaur egun Na­farroan euskaraz eta gaz­teleraz egiten diren ekimenen artean ekitaldi­rik inportanteenetako bat da. Bi hilabetez batetik ber­­tze­ra ibiltzen den ekitaldi­ jendetsu eta bizia da, ehuneko ehunean ber­­­tako sor­­tzaileek egina­ eta antolatua. Lehia­ eta kultur adierazpidea orekatzea da be­r­tze ezau­garrieta­ko bat, txapelketa izanik guretzat txapeldun bat izendatzea ez baita inpor­tanteena, txa­pel­ke­taren in­gu­ruan sor­tzen den zu­rrun­­biloa baizik.

Berrikuntzarik badu aurtengo txapelketak?

Azken urteo­ta­ko formulak emaitza onak eman ditu eta ez genuen berrikuntza handirik egiteko beharrik ikusten. Hala ere, ba­di­ra: parte-hartzaile kopurua handitzearen ondorioz kanporaketa saioa egin genuen aben­­duan, finala berriz ere Elizondon jokatuko da… Baina­, oro har, azken urteotako eskemarekin se­gitu nahi izan dugu. Moldaketa gehie­nak barne fun­tzio­na­mendukoak izan dira.­

Noiz hasi zineten txapelketa prestatzen?

Gaur egun bakarkako txa­­­pelketa bi urtetik behin egiten dugu eta erra­ten ahal da bat akituta has­­­ten garela hurrengoan pentsatzen. Dena den, eguneroko lanean eta praktikan Bardoak­ taldekako txapelke­ta akituta hasi gi­nen aurtengoari begira, iaz­ko maia­tzean. Lehenik talde­ anto­latzai­lea martxan ja­rri eta txa­pelke­taren ezau­ga­rriak zehaztu genituen. Hor­tik aitzinera, izen-ema­tea zabaldu, saioak egiteko tokiak lotu, irudia­ zehaz­tu, euskarriak pres­tatu… Egitasmoak duen dimen­tsioare­kin ikusten ez den lan aunitz egin behar da txapel­keta antola­tzeko.

Zein egoeratan dago Nafarroako Bertsozale Elkartea?

Azken bi urteak ekonomi­koki gogorrak izan dira, batez ere Nafarroako Gobernuak Bertso­laritza Irakaskuntzan egitasmoari finantzazioa ken­du dione­tik. Berez, na­hiko mugan egon gara beti. Baliabide­ es­kase­kin proiek­­­turik osa­­tuena egiten saia­­tzen­ gara, baina az­ken urteotako egoerak au­­nitz zail­du­ du gu­re egunerokoa. Dena den, udaletatik eta kolektibo eta norbanakoengandik babes handia ari gara jaso­tzen eta ber­tze behin ere argi dugu to­kiko era­kun­­de­ ge­­hie­nek aunitz balo­ra­­tzen dutela gure lana. Aldi berean, ber­tso­la­­ritza­ren proiektua Nafa­rroan inoiz baino biziago ikusten dugu.

Nola ikusten duzu ber­tsolaritza Nafarroan?

Aunitzendako txapelketa da bertsolaritzarekin duten harreman bakarra, baina txapelketa egiten ari ga­ren lanaren isla baino ez da. Nafarroako Txapelketa sasoi goxoan badago eta inoiz baino parte-hartzaile gehiago badi­tu, Nafarroako bertsolari­tza momentu onean dagoelako da. Azken urteotan bertsolaritza geografikoki hedatu egin da; bertso-eskolak herri eta zo­nalde desberdinetan sortzen ari dira, zaletasu­na igo da eta taldekako txapelketak bu­l­­tzada eman die ber­tso­­­laritza­ren molde be­rriei. Diruz eta baliabidez eskas, baina proiektua inoiz baino sendoago­ ikusten dut. 

Txapelketa beharrez­koa du bertsolaritzak?

Txapelketen fun­tzioen gai­neko eztabaida­ historikoa da bertsolari­tzan. Gaur egun eta hemen Na­fa­rroan, Bertsola­ri Txapel­ketak proiektuari­ onura handia egiten diola uste dut, baita euskal kul­­tura­ri ere. Euskaraz egi­ten den­ kultur sorkun­tza konplexurik gabe ager­­tzea inportantea da oraindik, eta Txapelketak fun­tzio hori ere betetzen du. Ur­tean zehar egiten dugun lan isila­ aza­lar­azteko­ ere balio du. Nafa­rroako ber­tsolaritzak duen erakusleihorik handiena da eta ez soilik euskal­du­nen ai­tzinean, Nafa­rroa­ko erdal­dun aunitzek txapelketari esker izaten baitute ber­tsolaritza eta euskal kulturaren berri. 

2015EKO TXAPELKETA

«Otsailaren 7an hasi eta martxoaren 28ra bitarte, hiru fasetan bederatzi saio jokatuko dira: bortz final-laur­den, hiru finalaurreko eta finala. Ha­sieran, 33 ber­tsolarik izena eman ba­zuten ere, abenduan antolatutako kanporaketa medio, 30 bertsolarik kantatuko dute final-laurdenetan. Ondoko fasera 18 pasako dira eta finalean zortzi izanen ditugu. Finalau­rreko bat martxoaren 8an Lesakan jokatuko da eta finala, berriz, 28an Elizondon»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun