Bortzeko haundian

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 22a, 14:58

Ilbeltzaren 25ean, igandean 19:00etan bertso trama izanen dute Arizkunenean, Odei Barroso, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin. Fernando Anbustegi izanen da gai-jartzailea. 
 
Ilbeltzaren 30ean, 22:30ean, Bi Bala ber­tso musikatuak izanen dituzte Elizondoko In­tza ostatuan. Bertso Eskolak eta Intza ostatuak elkarlanean antolatu dute emanaldia.
Bertso eskolaren bosgarren urteurreneko ekitaldiekin aki­tzeko, ilbeltzaren 31n, Gizakunde eguna dela eta Jantziloren epaiketa eta afaria bertsolariekin izanen da aurtengoan Erratzuko plazan eta elkartean, arratseko 10etatik aitzinera. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun