Berroetako Mendekoste bestak ospatuko dituzte ekainaren 6tik 9ra eta aurten ere ekitaldi aski bereziekin hornitu dute egitaraua:
ORTZILERIA, EKAINAK 6, BEZPERA
• 20:00: suziriak bestei hasiera emateko.
• 20:30: txopo goratzea eta herriko trikitilariak.
• 21:00: Mutildantzak. Txalapartariak.
• 21:30: Baztan-Zopak (Txartelak Maialen/Andoni).
• 00:00: dantzaldia AIERRIK taldearekin. (Gantorri autobus zerbitzua gau osoan.
LAUNBETA, EKAINAK 7, HAURREN EGUNE
• 11:30: BKZ puzgarriak egun osoan eta gazteendako rokodromoa.
• 14:00: Gazteen bazkaria Aizkoan.
• 16:00: Puzgarriak eta rokodromoa.
• 18:00: herritarren arteko joko ikusgarriak. Gazteak vs. zaharrak. Ondotik, Lepatanatuekin bertso-triki poteoa. Berroetako sagardo garaiaren hasiera. Txotx! batukadarekin. Gero, Santxotenarekin dantzaldia.
• 21:30: herri afaria (txartelak salgai Maialen/Andoni)). Kantu zaharrak Santxotenarekin.
• 00:00: dantzaldia SANTXOTENArekin. Ondotik, DJ Txemamix.
IGENDIA, EKAINAK 8, MENDEKOSTE EGUNE
• 12:00: Meza Nagusia Gaztelu Abesbatzarekin.
• 13:00: hameketakoa plazan.
• 13:30: herriko gazteen arteko pilota partida.
• 17:00: Maiatzeko erregina herrian barrena.
• 17:45: Baztango dantzari ttikiak.
• 18:30: haurren herri kirolak.
• 19:00: SANTXOTENArekin dantzaldia.
• 22:00: xinger jatea eta euskal kantu zaharrak.
• Egun osoan haurrendako puzgarriak.
ASTELEHENA, EKAINAK 9, ZIKIRO EGUNE
• 11:00: XLI. bizikleta itzulia.
• 12:00: mus txapelketa.
• 14:00: zikiro jatea SALABERRIrekin.
• 18:30: XLI. asto karrera.
• 19:30: herritarren arteko futbol partida.
• 21:30: xinger jatea SALABERRIrekin.
• 00:00: Gaixoa ni bestak akitzeko eta indarra duenarendako zapi jokoa barneko arropetan.