Berroetan herri inguruko txokoen garbiketa egin dute auzolanean

TTIPI-TTAPA 2014ko api. 16a, 09:36
1.500 kilo hondakin bildu dituzte Berroeta inguruan. Utzitako argazkia

22 herritar elkartu ziren apirilaren 5ean eta 1.500 kilo hondakin bildu

Joan den apirilaren 5ean Baztango Berroeta herrian bertako 22 lagun elkartu ziren bertze lan batzuen artean herriko inguruen garbiketari auzo lanean ekiteko. Lanaldi gogorraren ondotik 1.500 kilo inguru hondakin herrigune eta inguruetatik atera eta zabortegira eramatea lortu zuten.

Bertan bildutakoen artean plastikoak txatarra, gurpilak, bateriak, eraikin eta eraespen hondarrak, jostailuak, etab. ikus zitezkeen. Miren Meoki, Baztango Udaleko Hondakin teknikariak zoriondu nahi izan du Berroetako herria, «benetan zoriontzekoa egindako lana! sentsibilizazio ekintza bikaina! Ia Baztango gainerako herrietako biztanleok ere ikasten dugun eta piskanaka gure inguruak garbitzen joateaz gain, hainbertze ez zikintzeko ardura hartzen dugun».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun