San Antongo zozketako talonario bat ebatsi dute Elizondoko Beti Jai ostatutik

TTIPI-TTAPA 2014ko urt. 14a, 08:40

6301etik 6400 zenbakira arteko boletoak baliogabetu dituzte

San Antongo zozketako boletoen talonario bat ebatsi dute Elizondoko Beti Jai ostatutik eta horregatik, Baztan Balleko Udalak bandoa zabaldu du Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen izenean.

San Antongo zozketako boletoen talonario bat ebatsi dute Elizondoko Beti Jai ostatutik eta horregatik, Baztan Balleko Udalak bandoa zabaldu du Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen izenean.

Talonarioa ebastearen ondorioz, talonario horretako zenbaki guztiak deuseztatu eginen dira. Hau da, 6301etik 6400 zenbakira arteko boleto guztiak baliogabetu dituzte. Norbaitek zenbaki hauekin dauden boletoak baldin baditu Baztango Udalera eraman beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun