Berroetako bestetan aurten ere Patagoniakoen arteko lehia izanen da

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 17a, 09:33
Gauero dantzarako aukera izanen dute Berroetako Mendekoste bestetan. Utzitako argazkia

Maiatzaren 17tik 20ra ospatuko dituzte Mendekoste bestak

Berroetako Mendekoste bestak ospatuko dituzte asteburuan eta astelehenean. Aurten ere ekitaldi aski bereziekin hornitu dute ortziral arratseko 8etan botako den txupinazoarekin eta txopo goratzearekin abiatuko den egitaraua.

Berroetako Mendekoste bestak ospatuko dituzte asteburuan eta astelehenean. Aurten ere ekitaldi aski bereziekin hornitu dute, ortziral arratseko 8etan botako den txupinazoarekin eta txopo goratzearekin abiatuko den egitaraua.

 

Ortzileria, maiatzak 17, Bezpera

• 20:00: suziriak bestei hasiera emateko.

• 20:30: txopo goratzea eta herriko trikitilariak.

• 21:00: Mutildantzak.

• 21:30: Baztan-Zopak (Txartelak Maialen/Andoni).

• 00:00: dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin. (Gantorri autobus zerbitzua gau osoan).

 

Launbeta, maiatzak 18, Haurren Egune

• 11:30: Leurtza Abentura: puzgarriak, karts-ak.

• 16:00: Leurtza Abentura: puzgarriak, karts-ak.

• 19:30: Patagoniakoen arteko lehia: Mikel Goñi eta bere taldea vs. Manu Maritxalar eta bere taldea.

• 20:30: Batukada emanaldia.

• 21:30: herri afaria (txartelak salgai Alaitz/Asier).

• 00:00: dantzaldia SANTXOTENArekin. Gero, talde sorpresa.

 

Igendia, maiatzak 19, Mendekoste egune

• 12:00: Meza Nagusia Gaztelu taldearekin. Doneztebeko erraldoiak herriko trikitilariekin.

• 13:00: hameketakoa plazan.

• 13:30: pilota partidak.

• 18:00: Baztango dan­tzari ttikiak.

• 18:30: Herri Kirolak. Basaburua-Betelu eta ondotik, arpana desafioa: Andoni-Eneko vs. Giller­mo-Ekaitz.

• 20:30: SANTXOTENArekin dantzaldia.

• 22:00: xinger jatea eta euskal kantu zaharrak SANTXOTENArekin.

 

Astelehena, maiatzak 20, zikiro egune

• 11:00: XL. bizikleta itzu­lia.

• 11:45: Baztandarren Biltzarrak antolatutako argazki erakusketa.

• 12:15: mus txapelketa.

• 14:30: zikiro jatea SALABERRIrekin.

• 18:30: asto karrera.

• 19:30: herritarren arteko futbol partida.

• 21:00: xinger jatia SALABERRIrekin.

• 22:00: Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun