Berroetako Mendekoste bestak maiatzaren 25etik 28ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 25a, 09:33
ETB2ko "El Conquistador del fin del mundo" saioko partaideek proba bereziak gainditu beharko dituzte aurten ere. Artxiboko argazkia

ETB2ko “El conquistador del fin del Mundo” saioko partaideak lehian ariko dira larunbatean

Berroetako Mendekoste bestak ere gainean ditugu, maiatzaren 25etik 28ra izanen dira eta aurten ere ekitaldi aski bereziekin hornitu dute egitaraua.

Berroetako Mendekoste bestak ere gainean ditugu, maiatzaren 25etik 28ra izanen dira eta aurten ere ekitaldi aski bereziekin hornitu dute egitaraua.

Maiatzaren 25ean, ortziral arratseko 20:00etan botako diren suziriek hasiera emanen diete Berroetako Mendekoste bestei. 20:30ean txopo goratzea eginen da eta herriko trikitilariak ere ariko dira. 21:00: Mutildantzak dantzatuko dira. 21:30ean Baztan-Zopak banatuko dira. Horretarako txartelak Maialen edo Andoniri eskatu behar zaizkio edo Kortarixarren. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin.

Maiatzaren 26an, larunbatean, Haurren Egune ospatuko da. 12:00etan, Leurtza Abenturaren eskutik puzgarriak, segway, discgolf... jokoak izanen dira 16:00etatik aitzinera ere Leurtza Abenturak puzgarriak, segway, laser paintball, arku tiroketa... jarriko ditu. 19:30ean, joan den urtean egin zen bezalaxe, ETB2ko “El conquistador del fin del Mundo” saioko protagonisten arteko lehia jokatuko da. Julian Iantzi eta aurtengo edizioko partehartzaileak nor baino nor gehiago ariko dira. Aitzinetik eta ondotik batukada izanen da. 21:30ean herri afaria izanen da eta honetarako txartelak txartelak salgai Alaitz edo Asierri galdetu behar zaizkie edo Kortarixarren. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Santxotenarekin eta ondotik, Jeimon Teurk Band.

Maiatzaren 27an, igandean, Mendekoste eguna ospatuko dute eta hortaz, eguerdiko 12:00etan Meza Nagusia izanen da Gaztelu taldearekin. 13:00etan hamaiketakoa plazan. 13:30: pilota partidak jokatuko dira. 17:45ean Baztango dantzari ttikiak ariko dira. 18:30: Xegone eta Koldo Pozuetaren arteko desafioa jokatuko da. 20:30ean Jaliskorekin dantzaldia. 22:00etan xinger jatea Santxotenarekin.

Maiatzaren 28an, astelehenean, Zikiro Egunarekin akituko dira Berroetako bestak. 11:00etan, XXXIX. bizikleta itzulia eginen da. 12:00etan mus txapelketa jokatuko da. 14:30ean zikiro jatea Santxotenarekin. 18:30ean asto karrera. 19:30ean herritarren arteko futbol partida. 21:00etan xinger jatia Santxotenarekin. Eta 22:00etan Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun