Iruzur kasuak

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 29a, 13:33

Brokak, labanak, diskak edota bertzelako tresnak zorrozteko zer­bi­tzua­ eskaintzen dutela erranez, iruzur egiten ari den talde bat dabilela jakinarazi du Foru Poliziak. Irail hasieran Baz­­tango enpresa batean egin zuten iruzu­rra eta gehiagotan ere ibiliak dira.

Titanioarekin egindako zorrozketa modu «be­rritzailea» eskain­tzen dute, eta froga gisa txan­­pon bat moz­­ten dute labana edo guraize batzuekin. Baztango kasuan, proba egin eta erre­­minta saila eraman zituzten aurrekonturik egin gabe. Ondotik, neurriz kanpoko faktura aurkeztu zuten. Lana­ egindakoan, diru kantitate haundiak eskatzen dituzte, telefonoz egindako mehatxuen bidez.

Enpresa, komertzio edo ostalaritzan eskaini izan dute zerbitzu hau eta horrekin kasu emateko ohartarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun