49 urteko erratzuarra hil da trafiko istripuan

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 12a, 11:11
Igande arratsaldean gertatu zen istripua, Laurentx inguruan. Juan Mari Ondikol

Arizkungo Laurentxeko bidegurutzean izan zuen istripua Julian Iribarrenek igande arratsaldean

Julian Iribarren Etxeberria, duela 49 urte Erratzun sortu eta Barañainen bizi zen moto gidaria trafiko istripuan hil zen irailaren 11n, igande arratsaldean. Berak gidatzen zuen motoak furgoneta bat jo zuen N-121-B errepidean, Arizkungo Laurentx inguruan.

Istripua igande arratsaldeko 15:56 inguruan gertatu zen eta Nafarroako Larrialdi Agentziak bi anbulantzia, Oronoz-Mugairiko sugiltzaileak eta Elizondoko Osasun Zentruko mediku taldea mugiarazi zituen, baina ez zuten deus egiterik izan, talkaren ondorioz berehala hil baitzen gizasemea.

Julian Iribarren Etxeberria Erratzuko Gorostapolo auzoko Senperenean jaioa zen eta Barañainen bizi bazen ere, auniztan bueltatzen zen sorterrira, lagun aunitz bertan baitzituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun