Bidasoako lehen izokina harrapatu du Martin Apezetxea oronoztarrak

TTIPI TTAPA 2010ko mai. 13a, 13:14
Felix Martinez, Martin Apezetxea oronoztarra Lehenbizikoarekin eta Juan Otamendi. Utzitako argazkiak

1.500 eurotan saldu du eta 5,6 kilo eta 78 zentimetro ditu

Bidasoan izokin arran­tza denboraldia ireki zen goiz berean, maia­tzaren 1ean, atera zuen Le­henbizikoa Martin Apezetxea oronoz­ta­rrak, 5,6 kilo eta 78 zentime­trokoa. 11:15 aldera ha­rra­patu zuen Kaia in­gu­­ruan. Eta 1.500 eurotan saldu zion Apezetxeak ber­tze oronoz­tar bati, Donostiako Alde Zaharreko Urbano eta Urola jatetxe ezagunen jabe den Patxi Aizpururi, hain zuzen. Apezetxeak aipatu zuenez, 07:30erako hasi zen arran­tzan, «gehien gustatzen zaidan lekua libre zegoela ikusita. Lauga­rren tiraldian harrapatu eta 10-12 minutuko borro­karen ondotik atera dut». Bidasoan sortutako izokina zen, ez baitzuen inolako markarik. Inoiz ez zuen Lehenbizikoa atera Apezetxeak, baina «Bidasoan 7-8 izokin eta Asturiasen ber­tze hiru» harra­patuak dituela jakinarazi zuen 51 urteko oronoztarrak. Izokina harrapatu bezain abudo, Lehenbiziko Saria eman zioten Berako Ehiza eta Arran­tza Elkarteko presidenteak eta idazkariak, Juan Otamendik eta Felix Martinezek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun