Balleko Udalak hiru hilabeterako turismo informatzaile lanpostua betetzeko deialdia egin du. Interesatuak FP-II ikasketa edo baliokidea izanen du eta euskaraz jakin beharko du. Dokumentazioa maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar da udal bulegoetan. Aurkezten direnekin, gisa honetako lanetarako lan-poltsa osatuko da. Proba teknikoa ekainaren 3an eginen da, 9:00etan Udaletxean. Egun berean, proba hau zuzendu ondotik, puntuazio altuena lortu duten hautagaiekin elkarrizketa eginen da. Informazio gehiago eskuratzeko 619 829289 telefonora deitu.