Akzio konkretuak egin beharko ditu elkarte berriak bazkide

Joxemanuel IRIGOIEN 2006ko urr. 27a, 12:07
Izaskun Abril, Cederna-Garalureko teknikaria Joxemanuel IRIGOIEN

Izaskun Abrilen iritziz, “kanpora eta barrenera begirako

Bertiz Partzuergo Turistikoa sortu zenetik bere baitan bildu zituen hainbat elkarte, eta horien artean Bertizko merkatarien elkartea. Denboraren joanean, ordea, gehienbat turismoarekin zuzenki zerikusia duten elkarteak asmatu dute Partzuergoaren barrenean dinamika egokia eramaten.

Horrela bada, Bertizko Merkatarien Elkarteak gogoeta saioa egin zuen orain dela urte bat inguru. Gogoeta horren ondorioa izan zen Bertizko elkarteari bukaera ematea eta tokian tokiko errealitate, problematika eta dinamikei hobeki erantzuteko asmoarekin elkarte berriak sortzea. Geroztik Beran eta Doneztebeko merkatariek elkarte propioak sortu dituzte, Larun Haitzpe eta Doneztebarrak, hurrenez hurren.

Izaskun Abril, Cederna-Garalur garapen agentziako teknikariak hurbiletik ikusi du aipatu berri dugun prozesua. Bere ustez “merkatariak inplikatzeko, lan egiteko eta jarduera zehatzak bultzatzeko errazagoa da hurbiltasuna ren aspektua kontuan hartzen bada. Halaxe diote guztiek”. Konparazioan, “Bertizko planteamendua sobera zabala eta haundia ikusten zuten merkatariek, eta ez hori bakarrik. Turismo erakunde moduan ikusten zuten batez ere, eta aunitzentzat ez zegoen batere garbi hura ote zen egokiena ote zen edo ez”.

Baztango klabeak

“Momentuz saltokiak eta zerbitzu enpresa ttikiak erabaki dute elkartzea. Ostalaritza sektorekorik ez dute bilduko elkartean, azken hauek nahiko eskaintza zabala dutelako eta lan-dinamika konkretuak ere”.

Cedernatik aholku batzuk emateko prest daudela dio Izaskun Abrilek. “Akzio konkretu batzuk egitearen beharra planteatzen diet nik, bederen bi norabidetan: kanpora begiratuz bezeroak fidelizatu eta estimulatzeko, eta bertzalde, komertzio bakoitzak bere buruari begira, prestakuntza eta kudeaketa ikastaroak. Hori ez bada egiten bazkideek ez diote etekinik ikusiko elkarteari”. Prozesu horretan, premia horiek identifikatzea da orain egin beharrekoa. “Cedernatik prest gaude aholkularitza egiteko eta elkarrekin egiten ahal ditugun lanak ikusteko; elkartea osatzeko dirulaguntzak aztertu, proiektuak definitu, paperak prestatu, kalitatea bultzateko lan ildoak, bertze erakundeekin sinergiak aprobetxatu…”

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun