Kirikoketa besta

Utzitako argazkiak 2006ko urr. 18a, 10:07
Utzitako argazkiak

Urriaren 21ean ospatuko da

Aurten ere Baztango Jo ala jo Kultur Elkarteak, urriaren 21ean, Kirikoketa besta antolatu du. Urtero gogotsu hartzen dute besta honen antolakutza, kultura eta usadio zaharrak mantetzearen aldeko besta baita.

Kultur taldeko kideen nahia jendeak duela 250 urte, sagardoa egitearen lana zein den ezagutzea izaten da, beti ere, lan hau musika erritmo eta besta eder batera lotzeko intetzioarekin, garai batean egiten zen bezala.

Zer da kirikoketa?

Kirikoketa, sagarra jotzerako orduan eta lan egiterako orduan hain zuzen ere, hiru lagunen artean erabilitako erritmo baten onomatopeia dela erran da, honetaz gain badaude biko eta lauko erritmoak ere, erritmoa dolarean sagarra jotzen duten lagunen arabera ezberdinak izaten dira.
Lagun hauek (etxeko peoiak) pixoi edo maza handi batzuk eskutan dutela sagarra zanpatzen dute erritmo ezberdin hauek mantenduz, lana errazago egiteko helburuarekin.

Arizkunen kokatua dagoen Gamioxarrea izeneko etxea konpontzen ari dira, bertan XVII. mendeko dolare barroko berantiarra dago, lehengo urtean martxan paratu zuten dolarea, beharrezkoak ziren zuraje eta material guztiak konponduz eta berreskuratuz.

Esaten dutenez Nafarroan eta munduan dagoen gisa honetako dolare bakarra da martxan dagoena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun