Emakumeen taldea zelairatuko du Baztan Rugby Taldeak

Aitor AROTZENA 2006ko ira. 21a, 18:51
Errugbiaz gozatuko dute aurten ere Baztanen. Utzitako argazkiak

Jean Bordagarray izanen da zuzendari teknikoa

Baztango Rugby Taldeak aurredenboraldiari ekin zion abuztuaren 25ean. Baztango taldea lehendabiziko maila nazionalean ari da eta berrikuntza aunitz ditu aurten. Aipagarria da Jean Bordagarray ipar euskaldunaren etorrera, entrenatzaile eta zuzendari tekniko lanean aritzeko. Datozen 4-5 urtetarako proiektua landuko du Bordagarray-ek eta kategoria guzietako taldeei lan-ildo bateratuak ezarriko dizkie. Modu berean, azpimarratu beharrekoa da bigarren lerroko IƱaki Ezkurra jokalariaren itzulera, gan den denboraldian Ohorezko Mailako Ordizia taldean jokatu ondotik. Gainera, aurten nesken talde berria sortu da. Nazioartean hainbat partida jokatu dituen Agurtzane Obregozo lekaroztarra arituko da, Kanadan irailean burutu den nesken Munduko errugbi txapelketan jokatu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun