Iruritako Dantzari Egune

ttipi-ttapa 2006ko ira. 5a, 10:34
Utzitako argazkiak

Abuztuaren 20an, Iruritak Dantzari Egune bizitu zuen berriz ere. Egun eguzkitsuaren laguntzaz 64 dantzari plazan elkartu ziren, beren erakustaldia eskaintzeko. Betidanik dantza tradizioa haundia izan da herrian, D. J esus Jaimerenaren eskutik hasiera eman zitzaionetik gaur artio. Gaur egun aldaketa haundiak izan dira: janzkera aldetik eta baita dantza berriak ikasi diren aldetik. Aurtengo edizioan 64 lagunek parte hartu dute dantzan eta musikariak Baigorriko eta Tuterako gaiteroak, Itziar Aleman amaiurtarra (akordeoia), Nuria Garate, Xavier Ripa eta Mª Jesús Urtasun (txistu), Xabier Urtasun (txirula eta txistu), Cristina Urtasun (txistua eta bonboa) izan ziren. Dantza irakasleen aldetik Maribel San Jose, Isabel Elizaintzin, Pili Urrutia eta Cristina Urtasun, azken honek aurten ikusi ditugun dantza berriak erakutsiak,ordu aunitz sartuta. Eguerdian dantzarien txanda izan zen eta egune borobilkatzeko zikiro-jatean 100 lagun bildu ziren arras giro onean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun