Denboraldi berriari ekinen dio Baztan Rugbi Taldeak

Aitor AROTZENA 2006ko abu. 24a, 10:43

Emakumeen taldea ere zelairatuko da aurtengoan

Baztango Rugby Taldeak aurredenboraldiari ekinen dio ortziral honetan, abuztuaren 25ean. Baztango taldea lehendabiziko maila nazionalean ari da, B multzoan (Nafarroa, Aragoi, Errioxa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Kantabria). Taldeak berrikuntza aunitz izanen du aurten. Aipagarria da Jean Bordagarray ipar euskaldunaren etorrera, entrenatzaile eta zuzendari tekniko lanean aritzeko. Datozen 4-5 urtetarako proiektua landuko du Bordagarray-ek eta kategoria guzietako taldeei lan-ildo bateratuak ezarriko dizkie. Modu berean, azpimarratu beharrekoa da bigarren lerroko IƱaki Ezkurra jokalariaren itzulera, gan den denboraldian Ohorezko Mailako Ordizia taldean jokatu ondotik.

Gainera, aurten nesken talde berria sortu da eta talde berri honetan, nazioartean hainbat partida jokatu dituen Agurtzane Obregozo lekaroztarra arituko da, Kanadan irailean jolastuko den nesken Munduko errugbi txapelketan jokatu ondotik.

Nazional mailako mutilen taldearekin eta nesken taldearekin batera, erregionaleko mutilen taldea eta jubenilen mutilen taldea ere zelairatuko ditu aurten Baztan Rugby Taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun