Asier Larretxea da «Bai Euskarari» Akordioko teknikaria

ttipi-ttapa 2006ko abu. 1a, 14:02
Utzitako argazkiak

1998an Euskararen Gizarte Erakundeak Euskal Herri osoan "Bai Euskarari" kanpaina egin ondotik, 2003. urtean, Baztango udalak atxikimendua agertu zuen, Baztanen abian jartzeko kanpaina. Eskuararen erabilera eta normalizazioa sustatzea du helburu "Bai Euskarari" akordioak, eta horretan sartzen da "Bai Euskarari Ziurtagiria". Honen dinamizatzaile-teknikari da Asier Larretxea arraioztarra. «Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez enpresek, saltokiek eta erakundeek eskuararekiko atxikimendua, era bateko edo bertzeko konpromisoa adierazten diote gizarteari». Larretxearen zeregina "Bai Euskarari Ziurtagiria" eragile gehiagotarat zabaltzea da eskuararen erabilpena bermatzeko eta bezeroei,herritarrei ikustarazteko eskuaraz lasai-lasai hartu emanak egin ditzaketela.«Etorkizunera begiratzea da, beti ere, hizkuntz-eskubideak eta kalitatea bermatze aldera.Honetaz gain, ziurtagiria erdietsi duten eta konpromisoren bat hartu duten eragileen jarraipena egiten dut».

Asier Larretxearekin egoteko udaletxean 948580006 telefonoan edo baztanbai@euskalerria.org posta elektronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun