Euskara bultzatzeko dirulaguntzak banatu ditu Balleko Udalak

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 31a, 14:44

Udalbide erakundeak hartu du kopururik haundiena, 7.500 euro

Urtero bezala, hizkuntz normalizazioaren plangintzaren barnean, euskara bultzatzeko dirulaguntzak banatu ditu Balleko Udalak. Udalbide erakundea izan da kopururik haundiena eskuratu duena, 7.500 euro. Xorroxin Irratiak eta Xaloa Telebistak, bakoitzak 5.628,20 euro hartuko ditu. Ttipi-ttapa aldizkariak 4.353,89 euro hartuko ditu eta AEKko Suinki euskaltegiak 4.247,70 euro. Etxetik Plazara proiektuak 1.274,29 euro hartuko ditu eta Kantu Zaharraren Egunak 1.000 euro. Nafarroa Oinez eta Herri Urratsek, bakoitzak 309,90 euro hartuko ditu. Iazko kopuruei IPCaren igoera gehitu dio aurten Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun