Elizondoko hilerriko arduraduna

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 28a, 18:33

Hurrengo bi urteetan Elizondoko hilerriaz arduratzeko lanpostua lehiaketara atera du herriak. Urteko soldata 3.900 eurokoa izanen da eta 120 euro gehiago lurperatze bakoitzarengatik. Santiago elizako erlojuaren mantenimenduaz ere arduratuko da langilea eta horregatik 360 euro gehiago kobratuko ditu. Errege eguneko eguerdian eginen den batzarra bitarte aurkezten ahal dira proposamenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun