Gorramendi txukuntzeko eskaera

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 14:40

Baztango Udalak, Gorramendin dagoen Gorramakil kaxkoa txukuntzea eskatu dio Espainiako Aireko Armadari. 1956 eta 1970. hamarkadaren artean Espainia eta Estatu Batuetako base militarra izan zen leku horretan, eta oraindik garai hartako burni eta ormigoi zatiak bista-bistan daude. Horiek lurperatu eta lur eremua egokitzeko 48.000 euroko gastua egin behar dela uste da.

Santi Aldako eta Florentino Goñi zinegotziak Iruñean izan ziren, Defentsako Delegazioan, baina handik gai hori Aireko Armadarri dagokiola adierazi zieten. Honela, Armadari egin zaio orai eskaera. Gorramendiko kaxkoa garbituz, natur eremua hori berreskuratzeaz gain, Baztanen egin zen Nafarroako Mendi Taldeen bilkuran egindako eskaria ere bete nahi du Balleko Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun