Agenda 21eko Foroa urtarrilaren 19an bilduko da Elizondoko Kultur Etxean

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 14:40

Ingurumena eta baliabide naturalak izanen dituzte aztergai

Ortzegun honetan, urtarrilaren 19an, Baztango Agenda 21eko partehartze foroaren bigarren saioa eginen da 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Bilera honetan Baztanen ingurumen, baliabide naturalak eta giza-jarduerek eragindako inpaktuak izanen dituzte aztergai, bertzeak bertze.

Deialdi hau, aitzinekoa bezalaxe, udal ordezkariei, teknikariei, elkarte eta herri-taldeetako ordezkariei eta herritarrei luzatu zaie. Halere, deialdia irekia izanik, edonor etor daitekeela ere aipatu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun