Lekarozko erizaina Ruandan laguntzaile

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 14:39
TTIPI TTAPA

Garbiñe Elizegi Narbarte Lekarozko erizaina Sudango Darfur eskualdeko ospital batean dago, Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin giza laguntza eskainiz. Afrikako herrialde horretan guda eta biolentzia egoera larria bizi dute eta bi milioi lagun baino gehiagok beraien etxeetatik ihes egin dute. Garbiñe Elizegi larrialdietan espezializatutako erizaina da eta Darfurko errefuxiatu eremuetako egoerari aurre egiteko ilusioz eta indarrez dago. Afrikara doan eta horrelako misio baten parte hartzen duen lehen aldia da. Eremu hauetan beheitikoak eta arnas arazoak izaten dira ohiko eritasunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun