Gizakunde Eguna otsailaren 11n Erratzun eta Arizkunen

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 12:24

Jo ala Jo eta Erratzuko Kultur elkarteak antolatuta, Gizakunde Eguna ospatuko da otsailaren 11n Erratzun eta Arizkunen. 17:00etan Merendua eta mozorro elkartzea eginen da Arizkungo Elkartean. 18:30etan Mozorro ibilaldia Arizkundik Erratzurat. 20:00etan Puxkebiltzea Erratzuko karriketan barna. 22:00etan afaria eta Jantzilo epaitzea bertsolarien laguntzarekin elkartean. Afalondoan, Jantzilo erretzea herriko plazan. Akitzeko orro eta irri Erratzun barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun