Liburutegi publikoetan liburuak maileguan hartzeagatik ordaindu behar ez izatea eskatu dio ahobatez Balleko Udalak Espainiako Gobernuari. Sonia Lopez, Baztango udal liburutegiko arduradunak aurkeztutako idatziarekin bat egin zuen Udalak. Europar Batasunak Jabego Intelektualaren Legea aldatzeko proposamena egin du, honela liburutegi publikoetan egiten diren maileguengatik egile eskubideei dagokien kobraketa egin beharko litzateke. Proposamen honen aurka azaldu dira liburuzainak, «liburutegietara bideratzen diren baliabide eskasak kontuan hartuz, aurrekontuak murriztu eta ondorio txarrak» izanen lituzkeelako.