Ariztialde elkartean, Arraiozko argazki zaharren erakusketa ikusgai izan zen apirilaren 13tik 15era. Ehundaka argazki ikusi ahal izan ziren, tartean Arraiozko Jauregiaren argazki zaharra eta berrixeagoak ere. Beheitikoan, Micaela Etxandi, Jon Oskoz eta Imanol Oskoz ageri dira, Jaxinto astoarekin.