Otsailaren 10etik 21era ikusgai dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean «Klima aldaketaren aurrean energiak batuz» izeneko erakusketa ibiltaria. Gan den urteko irailetik aurtengo uztailera Nafarroako zortzi herrietara eramaten ari da erakusketa hau Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroak, Nafarroako Gobernuak sustatutako Fundazioak. Fundazio honen helburua nafar gizarteak ingurumena ezagutzea da eta, horrez gain, gizarteak arduraz jokatzea ingurumena gorde, zaindu eta hobetzeko orduan. Bertze hainbat ekimenen artean, momentu honetan energia aurreztu eta eraginkortasunez erabiltzeko neurri soziak eta hezitzaileen programa bat martxan dute eta programa honen barnean kokatzen da «Klima aldaketaren aurrean energiak batuz» erakusketa. Honen funtzioa energiaren erabilera eta klimaren aldaketaren artean dagoen harremana azaltzea da. Erakusketak, «Soustenergi - Nouvelles Stratégies d’Action Social et Educative pour l’Epargne eta l’Efficacité Énergétique en Europe» proiektuaren babesa du eta hau Interreg III C Sur ekimen komunitarioen programaren esparruan aukeratua izan zen. Gan den ortziraleko aurkezpen ekitaldian Trokolo taldeak antzerki emanaldia eskaini zuen, landutako gaiak modu dibertigarriagoan azaltzeko.