Errugbiko Sei nazioen Lehiaketa ari da aurten ere

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 24a, 10:22
TTIPI TTAPA

Agurtzane OBREGOZO

La Única taldean ari den Agurtzane Obregozo errugbilari lekaroztarra Sei Nazioen errugbi Lehiaketan parte hartzen ari da Espainiako selekzioarekin. Irlandaren kontra jokatu ondotik, otsailare 25ean Frantziaren kontra eta martxoaren 4an Galesen kontra arituko da etxetik kanpo, eta martxoaren 11n eta 18an, Ingalaterra eta Eskoziaren kontra arituko dira etxean. Lehiaketa hau akituta, abuztuan eta irailean Kanadako Edmonton hirian jokatuko den Munduko txapelketa prestatuko du selekzioak eta bertan izatea espero du Agurtzanek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun