Balleko Udalak enkantean atera du Erratzuko eskola zaharra. Hasierako prezioa 162.338,05 eurokoa da eta salmentatik ateratzen den dirua mediku kontsulta berria egiteko erabiliko da. Jakina denez, kontsulta eraikin honetan egiten zen, teilatuaren zati bat erori zen arte.