Baztan talde nagusiak ere Preferenterako igoera jokoan du

ttipi-ttapa 2006ko ira. 22a, 15:12
Baztan Futbol taldeak Preferentera igateko aukerak ditu oraindik. ttipi-ttapa

Lehen fasean hirugarren izan da sailkapenean eta orain promozioa jokatzen ari da

Aurrera taldeari buruz errandako gauza beretsua erraten ahal da Baztan futbol talde nagusiari buruz. Erregionaleko lehen mailan multzo berean egokitu ziren leitzar eta baztandarrak eta azken partida arte, bigarren posturako borrokan izan dira. Azkenean, baztandarrak hirugarren izan dira, 13 talderen artean. Orain, Preferentera igotzeko promozioan ari da Baztan taldea ere. Hirugarrena izanik, itzuliko partida etxetik kanpo jokatu beharko du, Obanoseko Infanzones taldearen kontra. Maiatzaren 27an jokatu zuten joaneko partida Giltxaurdin eta ekainaren 3-4ko asteburuan itzuliko izanen da Obanosen. Kanporaketa hau gaindituz gero, Mendigorriako Mendi eta Iruñeko San Ignacio taldeen arteko norgehiagokaren irabazlaren kontra arituko litzateke Baztan futbol taldea ekainaren 10-11 eta 17-18ko asteburuetan eta hori irabazita Preferentera igoko litzateke. Beraz, behin betiko balantzea orduan egin beharko da. Jubenilak zazpigarren izan dira lehen mailan eta kasik denboraldi osoan Liga Nazionalera igotzeko aukerak izan dituzte. Kadeteak bigarren mailan aritu dira. Lehen fasean laugarren izan dira. Bigarren fasean, 8 eta 14. postuen arteko multzoan aritu zen eta bigarren izan zen. Beraz, 28 taldetatik bederatzigarren izan da. Infantilak lehen mailan aritu dira eta ligan bosgarren izan ziren. 8 eta 14 postuen arteko ligaxkan bosgarren izan zen.

BAZTAN F.T.: ERREGIONALEKO 1. MAILA

Juan Antonio AGERREA IRIBARREN Elizondo
Oier AMIANO ERASO ELizondo
Michel ARRAZTOA BRUST Irurita
Borja ARRAZTOA GOMEZ Irurita
Josu ARTETA MITXELENA Elizondo
Patxi BARBERENA IBARRA Ziga
Eduardo BERTIZ GRAZENEA Doneztebe
Eduardo CALVO IRIBARREN Elizondo
Eneko ESCUDERO AMIANO Elizondo
Ander ETXENIKE MARITORENA Elizondo
Josetxo ETXEBERRIA ITURBIDE Arizkun
Endika EUGI GOÑI Elizondo
Gabriel GARMENDIA MIGELTORENA Amaiur
Xabier GOÑI ELIZAGOIEN Elizondo
Xabier IRIGOIEN ELIZETXE Elizondo
Juan Mari LEGARREA TORRES Elizondo
Alejandro MOTA PEGUERO Narbarte
Javier OTERMIN LEIZA Elizondo
Koldo RUIZ MIHURA Elizondo
Ivan SAN JOSE AMIANO Elizondo
Iñaki TELLETXEA ZALDAIN Elizondo
Mikel TORRES LETONA Elizondo
Pello URRUTIA BARBERENA Irurita
Jokin URTIZBEREA GOÑI Lekaroz
Entrenatzaileak:Fernando ARRAZTOA LARREGI eta Josu ARTETA MITXELENA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun