Baztango Kirol Taldea 1. Maila Nazionalean ongi aritu da

ttipi-ttapa 2006ko ira. 22a, 14:50
Magna-BKT eskubaloi taldea Nafarroa osoko bigarrena da gaur egun, Ohorezko Mailan ari den Lizarrako Itxakoren gibeletik. Utzitako argazkiak

Atarrabiako Beti Onak taldearen kontrako bi derbiak irabazi ditu Magna-BKT taldeak

Baztango Kirol Taldeko emakumeen eskubaloi talde nagusiak denboraldi polita egin du bigarren urtez Lehen Maila Nazionalean. Sailkapenaren erdi aldean izan da beti eta arazorik ez du izan kategoria eusteko. Gainera, erran daiteke Nafarroa osoko bigarren eskubaloi taldea dela gaur egun Magna-BKT: Lizarrako Itxako Ohorezko Mailan dago eta bigarren postu hori Magna-BKT eta Beti Onak taldearen artean erabaki da Lehen Maila Nazionalean. Elizondon nahiz Atarrabian jokatutako bi derbiak irabazi dituzte baztandarrek eta sailkapen orokorrean ere aitzinetik gelditu direnez, ohorezko postu ez ofizial hori beraientzat da.

Nafarroako jokalari eta entrenatzaile onena

Liga polita egiteaz gain, bakarkako sariak ere ailegatu dira Magna-BKT taldera. Itxaso Salaburuk, lehen maila nazionaleko Nafarroako jokalari onenaren saria eskuratu du eta Joxe Iturzaetak Nafarroako entrenatzaile onenarena. Dena den, aurtengoa akitu da eta hurrengo denboraldiari begira ari da Magna-BKT taldea. Taldea indartzeko bi fitxaketa egin dituzte dagoeneko: Irati Berruezo eta Ildikó Valaczkai.Gainerako jokalariek segituko dute, salbuespen hauekin: Adriana Stefanescu lateral errumaniarrak eta Eszter Banto atezain hungariarrak taldean ez dute segituko, eta Nerea Lizasoain eta Miren Latasa zalantzekin dabiltza ikasketak direla eta.

MAGNA-BKT seniorrak: 1. maila nazionala

Lucia PARINI Buenos Aires(ARG)
Eszter BANTO Hungaria
Izaskun DANBORIENA URRUTIA Azpilkueta
Itxaso SALABURU HUARTE Elizondo
Miren LATASA BARBERENA Alkotz
Itziar JAEN MARITORENA Elizondo
Josune ITURZAETA BARNO Elizondo
Ainhoa IRAIZOZ CIRES Ultzama
Ainara UNANUA ARIZMENDI Gartzain
Andrea RODRIGUEZ Elizondo
Adriana STEFANESCU Errumania
Nerea LIZASOAIN ORTEGA Elizondo
Amaia IRIGOIEN CORDOBA Elizondo
Jaione LARRE TORRES Elizondo
Entrenatzaileak: Joxe ITURZAETA eta Enrique PETRIRENA
Delegatua: Juan Manuel ETXEBERRIA
Ofiziala: Jose Luis RUIZ MENDIBURU
Fisioterapeuta: Aintzane RAMOS

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun