Lekaroz-Elizondoko Bigarren Hezkuntza Institutuko bi ikaslek praktikak eginen dituzte Italiako enpresa batean, Leonardo da Vinci programan parte hartu eta aukeratuak izan ondotik. Olatz Juanena Saez eta Rakel Ordoki Arburua doneztebarrak dira; lehenbizikoak Administrazio Kudeaketa ikasten du eta bigarrenak Admnistrazioa eta Finantzak. Bi ikasle hauekin batera, bi irakasle ere aukeratuak izan dira, Irlandan formakuntza egonaldia egiteko. Argazkian, Olatz eta Rakel ageri dira, Joxean Subizar tutorearekin eta Joxe Urroz, Lanbide Eskolako zuzendariarekin.