ta Teknikoen sarea zabaltzeko hitzarmenak sinatu zituen ekainaren 5ean Nafarroako Gobernuak «Revisiones de Navarra» eta «Tuv Rheinland Navarra» enpresekin. Baztan-Bidasoa eskualdeari dagokionez, 2009. urterako azterketa gune bat idekitzea aurrikusi da. Kokagune zehatza ez dute oraindik zehaztu. Oronoz-Mugairin ideki nahiko lukete, baina momentuz, Narbarte, Legasa eta Doneztebeko aukerak ez dituzte baztertu. Sinatutako hitzarmenak hamar urteko iraupena du. Gaur egun indarrean dagoena bukatzen denean hasiko da, hain zuzen ere, 2009ko maiatzaren 24an. Gaur egun, Nafarroan, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa pasatzeko lau leku besterik ez dira, Iruñean, Noainen, Azkoienen eta Tuteran. Hori dela eta, derrigorrezkoa den azterketa pasatzeko, eskualdeko jendeek ibilgailuak Iruñera edo Behobiara eraman behar izaten dituzte.
Dirulaguntza errepideak egoera onean atxikitzeko
Heldu diren hiru urterako, Nafarroako Gobernuak eskualdeko errepideak egoera onean gordetzeko dirulaguntza onartu du. Baztan-Bidasoako errepideetaz Oronoz-Mugairiko zentroa arduratuko da. Lan hori burutu ahal izateko 8,5 milioi euro izanen ditu 2007. urtetik 2010. urtera arte gastatzeko.