Lekarozko ikastetxea Gobernuak erostea ona dela uste du UPNk

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 19:59
Argazkia: ONDIKOL TTIPI TTAPA

EAko udal taldeak gaiarekin izan duen salatu du

ttipi-ttapa UPNko udal taldeak begi onez ikusi du Lekarozko kaputxinoen ikastetxea Nafarroako Gobernuak erostea eta erabakia «baztandarrendako eta baztandarren garapenerako ona» dela uste du. Aldiz, EAko udal taldearen sekretismoa salatu dute ekainaren 26an egindako prentsaurrekoan Begoña Sanzberro parlamentari eta zinegotziak eta Jose Antonio Bergara zinegotziak, ez baitzuten inoiz udala kaputxinoekin egiten ari zen gestioen berririk izan. UPNko zinegotziek aipatu zutenez, gan den urteko urriaren 14an bilkura izan zuten Miguel Sanz presidentearekin eta bertze kontseilari batzuekin eta ikastetxea erostera animatu zituzten. Honen berri eman nahi izan omen zioten EAko udal taldeari, baina UPNk aurkeztutako presazko mozioa gibelera bota zuten eta gero alkatea «oporretara gan zen». Gainera, udal arkitektuak ikastetxearen erosketa kudeatzera Iruñera gan zirenean, «horretarako ez zegoen ez diru-sailik ezta udal batzarraren akordiorik ere» salatu du UPNk. Balleko Udalean gutiengoa izanik, «ixilean lan egiten dugu, baztandar guzien alde» diote UPNko zinegotziek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun