Egur loteen eskaera

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 19:52

Aitzineko urteotan egin ohi den bezala, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuari etxerako egur loteak prestatzeko beharrezkoak diren arbolak markatzeko eskaera luzatu dio Udalak. Egur lotea Baztanen erroldatuak dauden biztanleei soilik emanen zaie 6 euroren truke. Aurten, aipatutako egur loteen eskaera gauzatzeko epea, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da. Egur lotearen eskaera udaletxeko bulegoetan eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun