Baztandarren Biltzarra elkarteak bere kultur eskaintzarekin segitzen du. Martxoaren 20tik 24rat Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean argazki erakusketa izanen da, Itoitzek mehatxaturiko bizilagunen batzordearen eskutik. Martxoaren 24an, ortzileria, batzorde honetako kideek mintzaldia eskainiko dute leku berean 19:30etan. Martxoaren 31n, «Feminizidoa Hego Amerikan» mintzaldia izanen da Gloria Cano, Peruko Giza Eskubideen aldeko elkarteko abokatuaren eskutik, hau ere Elizondoko Arizkunenean, 19:30etan.