mar 26 Mendialdea
Igandean jokatu zuten Etxarri Aranatzen Nafarroako Herri Kirol Jokoen finala. Kimuetan, haurretan eta kadeteen mailan proba konbinatuetan aritu ziren eta haurren eta kadeteen mailetan baita sokatiran ere. Arantza, Baztango Basaburua eta Igantziko taldeek lortua zuten finalerako txartela, eta Basaburukoak eta igantziarrak txapela jantzita bueltatu ziren etxera.
Argazkiak: Bidal Etxarte, Berriozar Herri Kirol Taldea, TTIPI-TTAPA eta utzitakoak.
mar 19
Lau jardunaldiak jokatuta, erabakia gelditu da zein taldek jokatuko duten aurtengo Nafarroako Herri Kirol Jokoetako finala. Proba konbinatuetan, kimuen mailan, Etxarri Aranazko hiru taldek eta Arantzak lortu dute finalera sailkatzea; haurretan Antsoaingo bi taldek, Igantzik eta Araxesek; eta kadeteetan Baztango Basaburuak, Arantzak, Araxesek eta Antsoainek. Sokatiran kadeteen mailan Basaburuak parte hartuko du. Igande honetan, martxoaren 24an, Etxarri Aranatzen jokatuko dute finala, 11:00etan herriko frontoian.
Igeltseritza lanak
Ateak eta armairuak
Zurgin lanak
Logelarako altzariak
Teilatuak
Teilatuak