Azaroaren 25aren bueltan, 12 urtetik goitikoentzat Etorkizun hobeari begira ihes gela antolatu du Baztango Berdintasun Zerbitzuak, Aske elkartearekin batera. 12 urtetik gorako parte-hartzaileek indarkeria mota ezberdinekin lotutako erronkak gainditu behar dituzte, talde-lanaren bidez, jokoan aitzin egin ahal izateko. Parte-hartzaileen arteko lankidetzak, edota iritzi desberdinek sor ditzaketen desadostasunek jokoa laburragoa edo luzeagoa egin dezakete. Izen ematea hemen
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute azaroko azken larunbatean ere, azaroaren 29an, Lesakako Beheko Plazan. Larunbatean, 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
San Josepe eskolak antolatutako eguberriko merkatua larunbatean eta selauru hustea igandean izanen dituzte, Lur Berri gelan.
Arbolaren Besta ospatuko dute asteburuan Biriatun, tokiko arbola, fruitu arbola eta landare ekoizleen merkatua. Sarrera urririk izanen da.
Astelehenetik larunbatera ikusgai izanen dira argazki lanak Larrekon, 15:00etatik 18:00etara
Zubietako Piz&Lohi jaialdiaren seigarren edizioa azaroaren 28 eta 29rako antolatu dute herriko gazteek. Beti bezala, inguruko musika taldeei plazaratzeko aukera ematea da jaialdiaren helburua, baina aurtengoan estalpean jarriko den tabernan biltzen den dirua Aroztegiko auzipetuendako izanen da. Gainerakoan, ostiralean Bidenabar taldearen, Pottokaren eta DJ Axaloten musika aditzeko aukera izanen da eta taloak ere izanen dituzte gau osoan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |