Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontaketa eginen du Ixabel Agirresarobek.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, errezitaldi musikatua eginen dute Garbilñe Leitzak eta Haizea Loirak.
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak 'Liliak xuri beltzean' errezitaldi musikatua antolatu du ortziralerako Etxalarren. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko egunaren harira antolatu dute emanaldia.
Etxalarko Kultur Etxean izanen da eta sarrera doan izanen da. Musika eta hitzen bidez eta ikusezina ikustarazteko asmoz, pianoa eta ahotsa ardatz dituen errezitaldi musikatu honetan indarkeria matxistei musika eta hitzak paratuko dizkiete, kanta, testu, olerki eta testigantzen bidez. Pianoan Garbiñe Leitza Mikeo ariko da eta kantari Haizea Loira Matxiñena.
Senpereko herriko kontseiluak CFC Productionekin elkarlanean Comedy Club umorezko ikuskizuna antolatu du azaroaren 28an Larrekon. Bi emanaldi izanen dira, ortziralean, 19:15ean eta 21:15ean. Lau umorista dira (Ayrton Gomes, Pierre Hertont, Elies eta Morgane Meli), bakoitza bertzea baino irri emangarriagoa.
Astelehenetik larunbatera ikusgai izanen dira argazki lanak Larrekon, 15:00etatik 18:00etara
Erakusketak 100 jolas eta jostailu inguru biltzen ditu eta haurrek bertan jolasteko aukera izanen dute. Ortzegunean eta ortziralean izanen da 16:30etik 19:00etara
Piz & Lohi musika jaialdiaren seigarren edizioa eginen dute. Ortziralean arratsaldean eta larunbatean egun osoan izanen da musika.
Zubietako Piz&Lohi jaialdiaren seigarren edizioa azaroaren 28 eta 29rako antolatu dute herriko gazteek. Beti bezala, inguruko musika taldeei plazaratzeko aukera ematea da jaialdiaren helburua, baina aurtengoan estalpean jarriko den tabernan biltzen den dirua Aroztegiko auzipetuendako izanen da. Gainerakoan, ostiralean Bidenabar taldearen, Pottokaren eta DJ Axaloten musika aditzeko aukera izanen da eta taloak ere izanen dituzte gau osoan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |