Malerreka MotorSport taldeak antolatuta, larunbat honetan, IX. aldiz, Malerrekako Rallya eginen dute. Horren harira, errepide mozketak eginen dituzte.
Azaroaren 25aren bueltan, 12 urtetik goitikoentzat Etorkizun hobeari begira ihes gela antolatu du Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak, Aske elkartearekin batera. Igantzin izanen da eta ordutegiak aukeran: 11:00-12:00, 12:15 -13:15, 13:30-14:30, 15:30-16:30, 16:45-17:45 eta 18:00-19:00. Izen-ematea banakakoa da eta beharrezkoa azaroaren 21a baino lehen lotura honetan: https://labur.eus/sji7hcik Izena emateko posta elektronikorik ez izatekotan, edota parte hartzaile talde bat apuntatu nahi izatekotan, deitu 722 69 30 78ra (Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua).
Eratsungo herria indarkeria matxistaren kontra lelopean, Eratsungo Udalak txapa tailerra eta film emanaldiak antolatu ditu larunbat honetan, azaroaren 22an.
Kattalin Eguna ospatuko dute Legasan. 18:00etatik aitzinera Legasa udazken koloretan argazki erakusketa, Iñurrieta ardo dastaketa, Lekarozko Larraldea sagardo dastaketa eta Zubietako taloak
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |