Bularreko minbizi metastasikoaren ikerketarako dirua biltzeko, egun solidarioa antolatzea erabaki zutenetik, lan eta lan ibili dira, eta azkenean, ailegatu da eguna. Larunbat honetan, apirilaren 12an, izanen da Malerrekako Egun Solidarioa. Bezperan eta biharamunean ere ekitaldiak izanen dira.
60 bat soinu jotzaile bilduko dira herriko karriketan egun osoko egitarauarekin
Baztango Talde Ekosozialak antolatu du ibilaldia, «herri berde eta bizigarriak helburu, eremu publikoaz gogoeta bultzatzeko»
Apirilaren 12an eginen dute Leitzako Herri Krosaren 43. edizioa. Berez kirol ekitaldia denari, festa kutsua eman nahi izan diote aurten eta gauera arte luzatu dute egitaraua: Aurrerako taberna ireki, food trucka antolatu eta gauerako DJa kontratatuta.
Larunbatean 18:30ean hasiko da Plaza Zaharrean Ernatu Udaberriko Dantza Zikloaren azken emanaldia
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Apirilaren 7tik 20ra ikusgai dago Larreko kultur gunean eta hilaren 14an, datorren astelehenean, hitzaldia emanen dute, 17:00etan
Larunbatean 12:00etan bilduko dira Harriondoa kultur etxean
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |